VIRTUHOME. Etxebizitza azken bezeroarekin pertsonalizatzeko elkarlaneko diseinu-sistema, murgilduzko 3D bistaratzearen eta interfaze naturalen erabilera oinarri hartuta.
Azpiprograma: INNPACTO 2010
ISEA S.COOP. VIRTUHOME proiektuaren partaidea da. Proiektu horren xedea da etxebizitza azken bezeroarekin pertsonalizatzeko elkarlaneko diseinu-sistema bat garatzea, murgilduzko 3D bistaratzearen eta interfaze naturalen erabilera oinarri hartuta.
Ondorengo erakundeek osatutako partzuergo batek aurkeztu zuen VIRTUHOME proiektua:
- ABANTAIL S.COOP., partzuergoaren liderra, industria-diseinuaren eta eraikuntzaren alorrean software-aplikazioak garatzen dituen enpresa.
- Gizakiari bideratutako teknologian eta bioingeniaritzan ikertzeko unibertsitate arteko institutua (LabHuman), Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren menpekoa.
- ISEA S.COOP., I+G zentro pribatua, irabazi-asmorik gabea eta unibertsitatez kanpokoa.
- CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.A., 2010eko deialdiaren INNPACTO azpigrogramari dagozkion laguntzen erabiltzailea den enpresa. Sistema artikulatzeko eta nazioartekotzeko lerro instrumentalaren menpe dago programa hori, Ikerketa Zientifikoko, Garapeneko eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionalaren esparruan, eta EGEF funtsen eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kargura kofinantzatzen da, IPT-380000-2010-008 espediente-zenbakiarekin.
VIRTUHOME sustatzen duten erakundeen ustez, eraikuntzaren sektorearen garrantzi estrategikoa kontuan hartuta, proiektua gauzatzeak erabateko eragin soziala izango du, ekonomiaren aldetik zein azken bezeroari egindako balio-ekarpenari dagokionez.