SIMTRA. Errealitate areagotuko teknologietan oinarritutako mantentze-lan prebentiboak egiteko sistema integrala
Azpiprograma: INNPACTO 2010
ISEA S.COOP.-ek SIMTRA proiektuan parte hartzen du. Errealitate areagotuko teknologietan oinarritutako mantentze-lan prebentiboak egiteko sistema integrala.
Ondorengo erakundeek osatutako partzuergo batek aurkeztu zuen SIMTRA proiektua:
- ALECOP S.COOP., partzuergoaren liderra.
- Gizakiari bideratutako teknologian eta bioingeniaritzan ikertzeko unibertsitate arteko institutua (LabHuman), Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren menpekoa.
- ISEA S.COOP., I+G zentro pribatua, irabazi-asmorik gabea eta unibertsitatez kanpokoa.
… INNPACTO azpigrogramari dagozkion laguntzak emateko 2010eko deialdia. Sistema artikulatzeko eta nazioartekotzeko lerro instrumentalaren menpe dago programa hori, Ikerketa Zientifikoko, Garapeneko eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionalaren esparruan, eta EGEF funtsen eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kargura kofinantzatzen da, IPT-020000-2010-028 espediente-zenbakiarekin.
AURKEZPENA
Mantentze-teknikoek edonon erabil dezaketen asistentzia- eta prestakuntza-sistema honi esker, errealitate areagotuko sistema batek teknikariari laguntza ematen dio tokian bertan, eta egin beharreko eragiketa zehatzei buruzko orientazioa proiektatzen du makinan bertan, teknikariak urrats bakoitzean zer egin behar duen jakin dezan, mantentze-prozesu osoan zehar. Errealitate areagotuko sistema mugikorraz gain, ezarritako estandarren arabera eduki ezberdinak testuinguru moldagarri batean modu errazean integratzea ahalbidetzen duena, errealitate areagotuko eduki-editore bat sortuko da, industriaren mantentze-lanetarako gidaliburu interaktiboak sortzeko, bai eta mantentze-gidaliburuen biltegi semantiko bat.
BIDEOA
Ardatz herrestatzaile bat ordezkatzeko prozesua: