GAIA, egituratu gabeko hizkuntza anitzeko informazioa sailkatzeko eta automatikoki iragazteko hodei-zerbitzuak, lengoaiaren teknologiak eta lengoaia naturala prozesatzeko teknologiak oinarri hartuta.
Programa: Ekonomia eta gizarte digitalari buruzko ekintza estrategikoa-Sustapen teknologikoa 2017 (Acción Estratégica de Economía y Sociedad Digital-Impulso Tecnológico 2017)
GAIA izeneko industria-potentzial altuko ikerketa-proiektua garatzen ari da ISEA. Horren helburua da testuak automatikoki sailkatzeko eta edukia iragazteko hodei-zerbitzuen plataforma bat abiaraztea.
Proiektua garatzeko, ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALAREN MINISTERIOAREN laguntza izan du ISEAk, proiektua kofinantzatu duena Ekonomia eta gizarte digitalari buruzko ekintza estrategikoa-Sustapen teknologikoa diru-laguntzaren bitartez (2017ko deialdia), Ekonomia eta gizarte digitaleko ekintza estrategikoaren esparruko Ikerketa zientifiko eta teknikoaren plangintzaren menpe dagoena. Ministerioak proiektuari emandako erreferentzia-zenbakia hauxe da: TSI-100105-2017-1.