CARMA, Errealitate areagotu bidezko simulazio-sistema, trebakuntza militarrerako eta ekipamendu eta sistema militarren erabileran eta mantentze-lanetan laguntza teknikoa emateko.
Programa: Lankidetza-Erronkak 2014 (Retos-Colaboración 2014)
ISEAk CARMA proiektuan parte hartzen du. Errealitate areagotu bidezko simulazio-sistema, trebakuntza militarrerako eta ekipamendu eta sistema militarren erabileran eta mantentze-lanetan laguntza teknikoa emateko.
CARMA proiektuaren helburua da indar armatuen trebakuntza teknikoa ahalbidetzeko estrategia berritzaile bat garatzea. Horretarako, errealitate areagotuko eta birtualeko azken simulazio-teknologiak erabiltzen ditu, sistema eta ekipamendu militarrak erabiltzeko eta mantentzeko prozesuei atxikitako testuinguruaren elkarrekintza eratzeko.
Ondorengo enpresek dihardute CARMA proiektua garatzen:
- ALECOP Enpresa liderra elektrizitatearen, elektronikaren, automobilgintzaren eta ekoizpen mekanikoaren esparruetako ekipamendu didaktikoaren sorreran, garapenean, ekoizpenean eta salmentan, eta espezialista energia berriztagarrien eta telekomunikazioen esparruetarako e-learning prestakuntza-soluzioetan.
- ISEA Enpresa-zerbitzuen sektorean espezializatutako irabazi-asmorik gabeko ikerketa zentroa. ISEA S.COOP. onura publikoko erakunde moduan aitortuta dago, 2008ko azaroaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailaren eskutik. Era berean, ISEA S.COOP. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak aitortutako erreferentziako zentro bat da zerbitzu elektronikoen alorrean. Gainera, Zientziaren Euskal Sarean integratutako eragile zientifiko teknologiko bat da.
- LABHUMAN Gizakian oinarritutako teknologiaren laborategi hau (LABHUMAN) Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren menpeko Gizakiari bideratutako teknologian eta bioingeniaritzan ikertzeko unibertsitate arteko institutuaren (I3BH) parte da. Era berean, bikaintasun zentro bat da I+G+b arloan. Bere helburua da, teknologia berriak baliatuta, pertsonen gaitasunak eta ahalmena areagotzea osasuna, ongizatea eta heziketa bezalako esparruetan.
- STT STT Ingeniaritza eta Sistemak 1998ko apirilean ekin zion bere ibilbideari. Hasieratik, enpresaren helburua hardware eta software soluzio eta produktu berritzaileak garatzea izan zen. STTren bezeroen artean, azken kontsumitzailea eta industria daude. STTk produktu erabat berritzaileak eskaintzen dizkie bezeroei, baita soluzio pertsonalizatuak eta prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak ere.
Informazio gehiagorako, jo ezazu proiektuaren webgunera: http://www.icteduca.com/espacios/carma/Presentacion.php