Sarrera

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoari jarraikiz, jakinarazten dizugu atari honen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak isilpekotasunez tratatuko direla, eta webgunearen jabetzapeko fitxategi baten parte izatera pasako direla. Zure datu pertsonalak gure webgunearen bidez eskainitako zerbitzuetarako besterik ez dira erabiliko, buletina jaso dezazun (horretarako izena eman baduzu) zein erabiltzaileak eskatutako informazioa bidaltzeko.

Datuak zuzentzeko eskubidea

Era berean, zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta ukapen eskubideez balia zaitezkeela jakinarazten dizugu, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera: Polo de Innovación GARAIA – Goiru kalea 7, 20500 Arrasate-Mondragón.

Datuen egiazkotasuna

Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta datuotan gerta daitezkeen aldaketak jakinarazteko ardura hartzen du. Inprimakiak betetzean datu faltsuak, zehaztasunik gabeak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak eman izanagatik erabiltzailea izango da atariaren arduradunari edo hirugarrengo bati egindako kalteen erantzule bakarra.

Datuen tratamendua

Atariaren arduradunak beharrezkoak diren neurriak hartu ditu datu pertsonalen eraldaketa, galera, eta baimendu gabeko tratamendu edo eskuratzeak ekiditeko, beti ere teknologiak uneoro duen egoeraren arabera. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak. Erabiltzaileak atariko inprimakiren bat betetzen badu, ulertuko da berariazko baimena ematen duela bere datu pertsonalak atariaren arduradunaren aipatutako fitxategi automatizatuan sartzeko. Inprimakia betetzen duen pertsona ez den pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuak sartu behar izatekotan, erabiltzaileak aurreko paragrafoetan adierazitakoa jakinarazi beharko die datuak eman aurretik.

Cookie-ak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, hau da, Google, Inc. konpainiak eskainitako webguneen analisirako zerbitzu bat. Delawarekoa da konpainia hori, eta honako helbide honetan du bulego nagusia: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (aurrerantzean, «Google»). Google Analytics-ek «cookie-ak»erabiltzen ditu, hau da, zure ordenagailuan dauden testu-artxiboak. Fitxategi horiek erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzen diote webguneari berari. Cookie-ak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean igorriko zaio Google-eri, eta hark AEBetako zerbitzarietan gordeko du. Google-ek webgunean egiten den erabileraren jarraipena egiteko baliatuko du informazio hori, webgunearen jarduerari buruzko txostenak biltzeko eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturiko beste zerbitzu batzuk ematen jarraitzeko. Google-ek hirugarrenei igorri ahalko die informazio hori, legeak hala eskatzen badio edo hirugarren horiek informazioa Google-ren bitartez prozesatzen badute. Google-ek ez du zure IP helbidea Google-ek berak duen beste inongo daturekin lotuko. Zure esku dago datuak tratatzeari edo informazioari uko egitea, zure nabigatzailea egoki konfiguratu eta cookie-en erabilerari uko eginez, baina jakin behar duzu, hori eginez gero, gerta daitekeela webgune honetako zerbitzu guztiak erabili ezin izatea. Webgune hau erabiltzean, onartu egiten duzu Google-ek bertan bildutako informazioa aurretik esandako moduan eta helburuekin tratatzea.