Garapen teknologikoko jardueren ondoriozko dedukzio-mailak zergaldian egindako gastuen % 30era arte irits daitezke. Aldiz, berrikuntza teknologikoko jardueren kasuan, dedukzioak proiektuari lotutako gastuen % 15 barne hartzen du, gehienez.
ISEA bezeroen ondoan dago I+G+b balio-kate osoan zehar, haien beharretara egokitzeko eta bere ezagutza eskaintzeko eremu ezberdinetan.
Laguntza integraleko zerbitzua I+G+b proiektu baten bizi-ziklo osoan zehar gauzatutako lankidetza-eredu batean oinarritzen da:
- I+G+b programen jarraipena eta aukera berrien azterketa.
- I+G+b programen deialdietarako eskaera-memoriak idaztea.
- Eskaerak telematikoki aurkezteko laguntza.
- I+G+b proiektuen kudeaketa administratiboa eta teknikoa.
- Proiektuen justifikazio tekniko-ekonomikoa egiteko laguntza.
Gure lankidetza-ereduaren oinarria da bezeroekin arrakasta partekatzea.
Partzuergoak osatzea
ISEAk I+G+b proiektuen partzuergoak eratzea bultzatzen du, barne hartuz:
- Merkatuko edo teknologiaren eremuetan behar osagarriak dituzten enpresak bilatzea.
- Proiektuetan hornitzaile teknologikoak sartzea (zentro teknologikoak, unibertsitateak, enpresak, eta abar).
I+G+b programak
ISEA I+G+b proiektuen eskaeren prestaketan espezializatuta dago Europa-, nazio-, eta eskualde-mailan. Ondorengo erakunde eta I+G+b programekin lan egiten dugu:
- Europako Batzordea: HORIZON 2020, CEF, ETE Tresna…
- Eusko Jaurlaritza/ SPRI: HAZITEK, ELKARTEK, Innobideak…
- CDTI: I+G proiektuak, proiektu estrategikoak, Innoglobal, CIEN…
- Espainiako Gobernua: Lankidetza-Erronkak (Retos-Colaboración),Teknologia bideratzaile digitalak (THD)…
- Bizkaiko Foru Aldundia.
- Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Arabako Foru Aldundia.
- Nafarroako Gobernua/ SODENA.
I+G+b jardueren ondoriozko dedukzio fiskalak
I+G+b jardueren ondoriozko dedukzio fiskala jarduera horiek garatzeko pizgarri bat da, sozietate-zergan eragina duena eta ordaindu beharreko kuota murrizten duena. Gainera, beste laguntza mota batzuekin bateragarria da.
ISEAk tresna fiskal hori erabiltzeko aholku ematen die enpresei, eta bezeroei laguntzeko prest dago izapidetze-prozesu osoan zehar.