KIMU BERRI

2009. urtean sortu zen KIMU BERRI proiektua, Europako ekintzailetza-hezkuntzari buruzko Osloko Agenda Debagoieneko lurralde-esparru espezifikoan gauzatzeko helburuz.

Horrenbestez, gizarte-berrikuntzako ekimen bat dugu KIMU BERRI proiektua, lankidetza publiko-pribatuko eredu baten bidez sustatutakoa eta Debagoieneko eskualdean gazteen ekintzailetza bultzatzeko helburua duena, domeinu teknologikoetan eta egungo gazteriaren soziologiaren berezko merkatuan oinarritutako ikuspegi bereziarekin.

Laburbilduz, KIMU BERRI proiektua gizarte-berrikuntzako ekimen bat da eta hau bilatzen du:

  • Ekintzailetza sustatzea, gazteei bideratutako ikuspegi espezifiko baten bitartez; zehazki, 18 eta 25 urte arteko gazteei bideratutakoa.
  • Domeinu teknologikoetan eta egungo gazteriarekin lotutako merkatuetan espezializatzeko estrategia.
  • Ikuspegi integratzaile bat, Debagoieneko eskualdeko prestakuntza unibertsitarioaren, ikerketa teknologikoaren eta unibertsitate-ekintzailetzaren esparruko gaitasunak baliatzeko.

Ikasturtez ikasturte, ehunka gazte unibertsitario mugiarazten dituen ekitaldien, jardueren eta lehiaketen sorta, Debagoieneko gizarte osoan ekintzailetza garatzeko beharra sozializatzeko aukera ematen duena.