EAEko 2014-2020 Gazteen enplegurako programa operatiboa
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta ISEA S.COOP.-ek Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) proiektua aurkeztu zuten Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa baliatzeko deialdian, EAEko 2014-2020 Gazteen enplegurako programa operatiboaren esparruan, zeina Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen baitu.
Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) prozesu egituratu bat da, epe laburrera negozio aukerak sortu nahi dituzten enpresek aurkeztutako proiektuen egingarritasun teknikoaren eta merkatuaren ebaluaziora bideratutakoa, oinarri teknologikoko ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatzeko modukoak, langabezian dauden kualifikazio tekniko handiko gazteek egingo dituztenak. Gazte horiek konpetentzia espezifikoak eskainiko dituzte, erronka teknologiko bati edo merkatuko erronka jakin bati erantzuteko.
E3! ekimenak Debagoieneko enpresen ekintzailetza-prozesuak eta gazte tituludunen jarduera ekintzailea elkartzen ditu, prozesu sinergiko eta egituratu baten esparruan. Europako Gizarte Funtsak Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!) proiektuaren finantzaketa bermatuko du hurrengo hiru ekitaldietan zehar, 2016tik 2018ra.