OIHANA proiektua, MONDRAGON Korporazioaren baitan gizarte-ekonomian ekintzailetza garatzeko plangintza integratua.
OIHANA proiektuak MONDRAGONEKO Ekosistema Ekintzailearen oinarriak indartzeko ekintza multzo bat barne hartzen du. Ekimenaren helburua da enpresa kooperatiba berriak eta enplegua sortzeko dinamikak areagotzea; modu horretan, kohesio ekonomikoa, soziala eta lurraldekoa lortzeko gure kooperatiben jarduera esparru geografikoetan.
OIHANA proiektua MONDRAGON Sustapen Zentroa S.COOP.-ek eta ISEA S.COOP.-ek aurkeztu zuten Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa baliatzeko deialdian, 2014-2020 Gizarte inklusiorako eta gizarte ekonomiarako programa operatiboaren esparruan.