METAPOSTA (www.metaposta.com) “Euskadi Informazio Gizartean” planaren baitan mamitutako proiektu bat da eta izaera estrategikoa dauka egitasmo horren barruan. METAPOSTAren helburua da “Interneten erabiltzeko moduko dokumentu-gordailu elektronikoa eta postontzia” garatzea. Sistemaren oinarri nagusia da herritar eta enpresentzat balio handia duten dokumentuak modu seguru eta iraunkorrean gune elektroniko eta pertsonal batean biltegiratzea.
Hortaz, METAPOSTA posta klasikoa finkatzeko baliagarria izango da, postontzi tradizionalari dagokion zerbitzua eskainiko baitu mundu elektronikoan. Hiritarrek sistema honen bidez jasoko dituzten dokumentu asko postontzi fisikoan jasotzen dituzten berberak izango dira: fakturak, kontu-laburpenak, egiaztagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak, nominak…
Horren osagarri, erabiltzailearen ordenagailutik dokumentuak kargatzeko prestazioak eskainiko ditu METAPOSTAk, dokumentu horiek digitalki eta modu seguruan biltegiratzeko. METAPOSTA hainbat herrialde garatzen ari diren “Orri Pertsonalaren” proiektuetako joeren eragina izan du.
METAPOSTAk Informazio Gizartearen eta Administrazio Digitalaren proiektu eramailea izan nahi du, Interneten erabilera bultzatuko duena, firma, jakinarazpen eta biltegiratze elektroniko segurua ekonomia eta gizartearen alderdi guztietara zabalduz.
Herritarraren ikuspuntutik, METAPOSTAk lehenengo pausoak ezarri nahi ditu “Nire etxea Interteten” programan txertatuko diren beste zerbitzu batzuk garatzeko. Programa horrek hainbat alderdi hartuko lituzke baitan; hala nola, herritar bakoitzak orrialde bat Interneten eskuragarri izatea.
Lankidetzaren bitartez sortua, METAPOSTAk erakundeen babes handia duen sozietate publiko-pribatu bati eta baliabide elektronikoetan lankidetzan jardutera bideratutako koprodukzio sistema bati bidea emango dio: gaur egungo aurreikuspenen arabera, 300 bezero publiko eta pribatutik gora bihurtuko dira sender edo dokumentu-igorle.
Jarduera ekonomikoaren ikuspuntutik, industriaren eta zerbitzuen sektoreek interesa dute METAPOSTA proiektuan. Horregatik, enpresa-talde ugari esku hartzen ari da METAPOSTAren kapital sozialean, uste dutelako sistema erabili ahal izango dutela zerbitzu profesionalak garatzeko eta sektoreko aplikazio espezializatuak egiteko plataforma gisa.
SPRIrekin lankidetzan, METAPOSTA sistema martxan jartzen esku hartu zuen ISEAk.