MERKATARI saltoki txikietara bideratutako soluzio informatiko bat da eta tokiko kontsumoa sustatzea du helburu. Horretarako, bezeroen eta merkatarien arteko harremanak estutzea bilatzen du, bi norabideko eta bat-bateko harremanaren bidez.

MERKATARIk merkatarien eta bezeroen arteko harremanak sendotzera bideratutako hainbat funtzionaltasun biltzen ditu, fideltasuna ziurtatzeko eta tokiko merkataritzan erosketak areagotzeko azken helbururekin.

Ondorengo hiru erakundeen arteko lankidetza-proiektuaren emaitza dugu MERKATARI:

ISEA S. COOP. logoa
FULSION logoa
GOIENA logoa

Gaur egun, Euskadiko 8 udalerritan ezarrita dago eta 1.000 saltokitik gora barne hartzen ditu, 20.000 erabiltzaile aktiborekin. 2019. urtearen hasieran, SHOPINN izeneko enpresa berria eratu zen, MERKATARI soluzioa ezarri eta beste soluzio batzuk garatzeko helburuarekin.

tokiko kontsumoa sustatzea eta bezeroen eta merkataritzaren arteko harremanak estutzea