2011n, MONDRAGON Korporazioak ISEA hautatu zuen bere Business Acceleration Center-aren euskarri-egitura gisa, lankidetzaren bitartez enpresa-ekimenen kaleratze-prozesua dinamizatzeko egitura espezializatu bat.
Ibilbide luzea dugu enpresen ekintzailetzaren eta dibertsifikazioaren esparruan. Hauxe da ISEAren misioa esparru horretan:
- Enpresa-jarduera berriak bultzatzen laguntzea.
- Esperientzia ekintzaileen bitartez sortutako ezagutza eskuratzea eta formalizatzea.
ISEAren ekintzailetzaren esparruko jarduera “Jardunbide Egokitzat” hartu zuen MONDRAGONek 2010eko maiatzaren Kudeaketa Korporatiboaren Ereduan.
Modu osagarrian, ISEAk “MONDRAGONen ekintzailetasuna areagotzeko bide-orria diseinatzeko eta ezartzeko” helburua hartu zuen bere gain. Xede hori, gainera, MONDRAGONeko batzar kooperatiboan onartutako 2017-2020 politika sozioenpresarialean sartu zuten.