Llega la 2ª Edición de Garaia Open Innovation
Gizarte-Berrikuntza gero eta garrantzi handiagoa hartzen dabil gure lurraldeko gizarte-batura, lehiakortasuna eta Iraunaraztea lortzeko.
Hori dela-eta, ISEA Koop Elkarteak “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldia antolatu du honako helburu hauekin:
- Gizarte-Berrikuntzari buruzko jarduerei buruz elkartrukatzea bultzatzea.
- Gizarte-Berrikuntzak administrazio publikok, nahiz enpresen zereginean izan dezaken errotzea.
- Enpresa eta Administrazio Publikoaren arteko elkarlana bultzatu gizarte-berrikuntza ekimenak sustatzeko.
Asmo horiek kontuan izanik “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldiak ikuspegi askotariko eduki hauek proposatuko ditu:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen “Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab” izeneko ekimenak gizarte-berrikuntzaz duen ikuspegia; Diputatu Nagusiaren Kabinetekoa Zuzendaria den Xabier Barandiaren eskutik.
- Gizarte-Berrikuntzaren hastapenak; SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU) izeneko laborategiko Alvaro Luna eta Egoitz Pomares-en eskutik.
- Gizarte-Berrikuntzaren ikuspegia KIMU BERRI izeneko enpresa eta administrazioaren lankidetzan; Debagoieneko Garapen Agentzia.
- EROSKI Fundazioaren eskarmentua; Alejandro Martinez Berriochoaren eskutik.
JAKIBERRI-Euskal Janari Lasterra izeneko ekimena; AUSOLAN Koop Elkarteko Amaia Agirreren eskutik. - E3! Ekimena; ISEA koop Elkarteko Mikel Orobengoaren eskutik.
Jardunaldia Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen dagoen LKS eraikinean izango da, Maiatzaren 31ean, arratsaldeko 15:00etaik aurrera.
Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da dela 943772064 telefonora deituz, dela helbidera mezu bat igorriz.
Related posts