Zorionak eta urte berri on!
Sarritan nahi izaten dugu I+Gko proiektu aurreratuak garatzea. Tamalez, gure enpresaren indarra eta baliabideak izaten dira horretarako oztopo. Testuinguru horretan, elkarkidetzak enpresen ahalmen indibiduala gainditzen dituzten proiektuak garatzea ahalbidetzen du.
Ondorioz, ISEA E. Koop.-ek ELKARKIDETZA LANTZEN ekimena sustatuko du. Berrikuntza Irekiko esperientzia bat da, elkarren arteko lankidetzaren bitartez MONDRAGONeko enpresen Garapen Teknologikoa bultzatzeko asmoa duena.
ELKARKIDETZA LANTZEN ekimenak lankidetza sustatu nahi du, bakarkako gaitasuna gainditzen duten garapenei ekin ahal izateko, I+Gko lankidetza-proiektuen bitartez.
MONDRAGONeko enpresa guztiek parte har dezakete, elkarren arteko lankidetzaz I+G proiektu berriak sustatu nahi badituzte.
Garrantzitsua: Interes-adierazpenak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 30ean amaituko da.
Egin elkarren arteko lankidetzaren alde!
Hartu parte ELKARKIDETZA LANTZEN ekimenean!
Related posts