TENTU Testuen Sailkapen Automatikoko teknologietan oinarritutako RSS fluxuak eta Open Data edukiak gehitzeko zerbitzu bat da. Geo-erreferentziatutako formatuan eskaintzen du zerbitzua, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gailu anitzei egokituta (smartphone, tablet, PC), erabiltzaile bakoitzak burutzen duen harpidetza/ parametrizazioari jarraituz.

TENTUk iturri askotariko informazioa eskaintzen du, 700 RSS iturri publiko eta pribatuetatik lortutakoa, eta haren zerbitzuak banakako harpidetza/ parametrizazio geografiko eta tematikoan oinarritzen dira, interesetan oinarritutako sare sozialek eskaintzen dituzten antzeko prestazioak eskaintzeko.

IRISMEN GEOGRAFIKOA ETA TEMATIKOA

Gaur egun, TENTUk 700 RSS iturrietako informazioa jasotzen du euskaraz eta gaztelaniaz. Informazio hori Euskadiko eta Nafarroako 523 udalerriren arabera sailkatzen du, 31 gai zehatzetan.

Horretarako, testuen sailkapen automatikoko teknologietan oinarritzen da, testuen kategorizazioa edo topic spotting ere deitutakoak, motor lematizatzaile adimentsu baten baitan, gaien taxonomietan oinarritutakoa, jasotako edukiei berariaz eta modu automatikoan destino tematiko bat emateko eta zerbitzuaren harpidedunei eduki horiek 30 kategoriatan sailkatuta eskaintzeko.

TENTUk iturri askotariko informazioa eskaintzen du, 700 RSS iturri publiko eta pribatutik lortutakoa

TENTUk hark hautatutako gaien inguruan bildutako informazio sorta entregatzen dio harpidedunari. Ondorioz, harpidedun bakoitzak “zerbitzu pertsonalizatu” bat jasoko du edukiei dagokienez, bere borondateari parametrizatua eta aukeratutako gailu-motari egokitua.

TENTU ZERBITZUAK ESKAINTZEN DUEN EDUKIAREN JATORRIA

Baliteke TENTU zerbitzuaren abiarazte-prozesuan zehar, TENTU zerbitzura bideratutako informazioaren jatorriak eboluzionatzea.   Printzipioz, benchmarking erreferentzien ikerketaren eta gure hausnarketen arabera, ondorengo jatorri potentzialak adieraz ditzakegu:

  • RSS fluxuen ustiapen automatikoa.
  • Erakundeen eta enpresen ekarpenak.
  • Elkarteen, GKEn eta boluntariotzarekin lotutako beste erakunde batzuen ekarpenak.
  • Herritarren ekarpenak.

Nabarmendu behar da gizartera ateratzeko zailtasun asko aurkitzen duen informazio kopuru handi bat dagoela.  Horregatik, uste dugu enpresa eta erakundeen marketin eta komunikazio arduradunek TENTUri edukia bidaltzeko interesa izan dezaketela eta TENTUk etekina atera dezakeela eduki horiek beren osotasunean txertatzea bermatzen badu eta herritarrei kalitatezko edukiak  bidaltzeko gai bada.

Horrela, bere zerbitzuen bitartez, Aldizkari Elektroniko Pertsonalizatuak informazio espezializatua eta egituratua zabaltzeko bide bat eskainiko lioke gizarteari (hau da, gizabanakoei, taldeei, enpresei eta administrazioei), informazio mota horrekiko interesa duten kolektiboetara bideratuta.  Beraz, TENTU informazioa bikotetzen duen tresna dugu, “informazioa sortzeko interesa duen kolektibo batek” eskainitako edukia “informazioa jasotzeko interesa duen kolektibo” bati bidaltzen diona.