3DTUTOR, Laguntza eta tutoretza birtual eta adimendunerako 3D sistema elkarreragilea,
garapen kognitiboa lantzeko motibazio-prozesuetara bideratua.
Azpiprograma: INNPACTO 2011
3DTUTOR proiektuaren helburua da aurrerapen esanguratsuak lortzea pertsonen garapen kognitiboaren motibazio-esparruan. Horretarako, gizartean eragin handia duten bi sektoretan jarri du fokua:
- Osasuna: terapia kognitiboak eta birgaitzaileak.
- Heziketa: gaitasunetan oinarritutako prestakuntza.
Beraz, 3DTUTOR-en xedea da hiru dimentsioetako tutoretza eta laguntza sistema birtual adimentsu bat diseinatzea, garatzea eta ezartzea, hainbat sistema eta plataformekin elkarreragilea izango dena, eta pertsonen garapen kognitiboa lantzeko motibazio-prozesuak modu birtual, murgilkor eta pertsonalizatuan artikulatuko dituena.