ISEAren helburua da izaera aplikatuko ikerketa egitea, merkatuan eragina duena eta bezeroentzat garrantzitsua dena.

Gure espezializazio-lerroek ondorengo aplikazio-eremuak eta teknologiak barne hartzen dituzte

Jarduera-esparruak

  • Fabrikazio aurreratua.
  • Osasuna eta zahartzea.
  • Energia eta ekonomia zirkularra.
  • Elikadura.
  • Banaketa.
  • Hizkuntza-zerbitzuak.

Teknologiak

  • Adimen artifiziala.
  • Lengoaia naturalaren prozesamendua.
  • Datu-base banatuak (Blockchain).
  • Errealitate birtuala.
  • Datu-prozesamendu masiboa.
  • Gauzen Interneta.
  • Zibersegurtasuna.
  • Hodei-konputazioa.

Berrikuntza irekia

Gure oinarrizko estrategietako bat sarean lan egitea da. Berrikuntza irekiaren bitartez, bezeroek egindako garapenak osatzen ditugu eta gure ezagutza teknologikoa indartzen dugu.

Gure lankidetza-ekosisteman, nazioartean ospetsuak diren zentro teknologikoak eta unibertsitateak daude, eta elkarlaneko I+G proiektuak bultzatzen ditugu haiekin.

Sareen kideak

ISEAk Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarean esku hartzen du, eskaintza eta eskari arteko bitartekaritza-eragile gisa. Eskaintza eta eskari arteko bitartekaritza-eragilea izanik, bitartekaritza-lanak egiten ditugu enpresek eskainitako eta eskatutako teknologien artean (batez ere, ETE mailan), I+Gren balio-kate osoan zehar.

Era berean, ondorengo sareen kide da ISEA:

INNOBASQUE

Berrikuntzaren Euskal Agentzia

I2BASK

Euskal Sare Akademiko eta Zientifikoa

RedIRIS

Espainiako Sare Akademikoa eta Ikerketakoa

Horrez gain, Berrikuntza Teknologikoa Babesteko Zentro Teknologikoen eta Zentro Laguntzaileen Erregistroan inskribatuta dago ISEA, eta Onura Publikoko erakunde moduan aitortuta dago Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailaren eskutik.