ISEAk ikerketaren eta ekintzailetzaren balio-kate osoa estaltzen du, honako hauek barne hartuta:
ISEA S.COOP. irabazi-asmorik gabeko garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentro pribatu bat da, enpresa zerbitzuen sektorean espezializatuta dagoena. 2006an sortu zen, MONDRAGON Korporazioaren Ingeniaritza eta Enpresa-zerbitzuen Dibisioaren baitan.
Misioa
Gure misioa da enpresen lehiakortasuna hobetzea eta horretarako, enpresa-jarduera berrien garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dugu.
- Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza (I+G+b) proiektu berrien sorrera.
- I+G+b proiektuak kudeatzeko laguntza integrala.
- Enpresa-jarduera berriak abiarazteko laguntza.
- Bereganatutako esperientzia eta ezagutza zabaltzea.
Gure estrategia da zerbitzuen benetako Hub bat bilakatzea ikerketaren, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren esparruetan.
MONDRAGON Korporazioa
MONDRAGON hainbat kooperatiba autonomo eta independentek osatutako enpresa-erakunde kooperatibo bat da. Enpresa horiek lau arlotan egituratzen dira: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.
Gaur egun, 261 enpresa eta erakundek osatzen dute MONDRAGON enpresa-taldea. Erakunde horiek lau talde sektorialetan egituratzen dira: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza.
ISEA MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa-zerbitzuen Dibisioaren (MISE) menpe dago, MONDRAGON Korporazioaren 12 dibisioetako bat. MISEk 54 enpresa federatzen ditu guztira eta beraz, zerbitzuetako enpresen benetako “cluster” bat osatzen du.