Gaur egun nanoteknologia erabilera-eremu zabalak aurkitzen dabil, dela medikuntzan, dela materialetan edo elektronikan.
Baina begi bistakoa da gauza bat dela nano-mundua ikerketa-laborategian erabiltzea eta, bestea, berriz, industriaren egunerokotasunean erabiltzea; alegia, ekoizpenenean erabiliko diren materialetan nahiz lan-tresnatan.
Laborategi mailako nano-zientziatik merkatu-mailako erabilerara doan jausia ez da nolanahikoa. IK4-TEKNIKER halako erronkei aurre egiten dabilkie eta, ondorioz, eskarmentu handia lortu izan du. Aipatu eskarmentua ezagutzea guztiontzat interesgarria gerta dakiguke.
Hartara, ISEA Kooperatibak, IK4-TEKNIKER-en eskutik, honako hitzaldi hau antolatu du: “Nanoteknologiak Industriarako”. con el propósito de compartir experiencias en torno a las diversas aplicaciones de la nanotecnología.
Hitzaldiaren helburua nanoteknologiatan oinarritutako erabilerak ezagutzea eta aztertzea da, horretarako honako lan ildoari jarraituz:
- Nano-materialak: Definizioa eta Gaur egungo aplikazioen ezagutza eta etorkizuneko aplikazioen azterketa.
- IK4-TEKNIKER-ek hainbat sektoretan lortu izan duen eskarmentua ezagutu.
- Nanoaditiboak erabiltzean sortzen diren arazoak.
Hitzaldia azaroaren 14an izango da, 10:30etatik aurrera, LKS egoitzan Arrasaten, Garaia Teknologia Parkean.
Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arren, mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: morobengoa@iseamcc.net